Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Libertatearen amodioa

e-h-bihotzean @ 21:28
.........................kantu sobera polita da irakurri..............................................................

E
uskaldun garbi batek ote dauka deusik
Libertatea bezain aberatsik?
Ez, ez harentzat ez da deus ain baliosik
Z
orion hortaz baizik ez baitu ametsik,
Hori gabe ez duke bizitze urusik.

Munduko gaztelurik den edrrenean,
Lausengu, jan-edan on, guzien artean,
Euskalduna ez dauke han, bertzen menean,
Nahiago du izan libertasunean;
Mendian berak egin etxola batean.

E
uskaldunak bakea du beti galdetzen,
Zeren libertatea gerlak dio kentzen;
B
estenaz deusek ez du nehon ikarazten,
Le
hoin baten pare da etsaier oldartzen
Buruzagiek dute ortakotz maitatzen.

Orai bi mila urte, hainitz Erromano
Gerlan etorri ziren Euskal-Herriraino
Kantabre azkar heiek zioten oraino:
NAHIAGO DUGU HIL SUMITU BAINO!
Hitz hori ez da galdu orai arteraino.

E
uskaldunak zertan du askatzen gakoa?
H
aren libertatearen atekoa?
Botu bat duenean zerutikakoa
H
artan obeditzen du humilki jeinkoa
Eta hartzen ordena bizi guzikoa.

Libertate ederra gauza baliosa
Jainkoa zerbitzatuz girixtino gisa
I
gandeak begira ahal bezain ontsa
Gero biba pilota, bleka eta musa
Hori da Euskaldunen bizitze urosa.

L
ibertatea kenduz ote da gai-denik
Euskaldunen bihotza xarma dezakenik?
e
z da lorerik eta ez da landarerik:
Gernikako arbola daiteke bakarrik
Arbola saindu harek ez baitu parerik.

E
uskaldunen artean ez dugu aditu
Egiazko fedeaz ez denik argitu;
Euskaldunak, orotaz libro nahi baitu,
Satanen bihurretik haurrean libratu
G
eroztik mamu harek begietan gaitu.

Ne
re gudua huntan dut akabatuko,
BIBA LIBERTATEA EUSKALDUNENDAKO!
J
ainkoa otoiztetik ez naiz baratuko;
Bakezko bizitzea diot galdatuko.
Eta gero zerua eternitateko...


Pierre DIBARRART

testu hau irakurtzerakoan pentsatu dut baina zertarako gaztea euskal herriaren egoeraz futitzen da? gure arbasoak borrokatu dira eskoletan euskaraz mintzatzeko deretsoa ukaiteko ta guk orain eskertzeko partez lehertzera uzten gara...NORA DOA GAZTERIA ETA EUSKAL HERRIA MUGI GAITEZEN!!!

ASKATASUNA EUSKAL HERRIAN

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>