Libertatearen amodioa

Euskaldun garbi batek ote dauka deusik
Libertatea bezain aberatsik?
Ez, ez harentzat ez da deus ain baliosik
Zorion hortaz baizik ez baitu ametsik,
Hori gabe ez duke bizitze urusik.
Munduko gaztelurik den edrrenean,
Lausengu, jan-edan on, guzien artean,
Euskalduna ez dauke han, bertzen menean,
Nahiago du izan libertasunean;
Mendian berak egin etxola batean.
Euskaldunak bakea du beti galdetzen,
Zeren libertatea gerlak dio kentzen;
Bestenaz deusek ez du nehon ikarazten,
Lehoin baten pare da etsaier oldartzen
Buruzagiek dute ortakotz maitatzen.
Orai bi mila urte, hainitz Erromano
Gerlan etorri ziren Euskal-Herriraino
Kantabre azkar heiek zioten oraino:
NAHIAGO DUGU HIL SUMITU BAINO!
Hitz hori ez da galdu orai arteraino.
Euskaldunak zertan du askatzen gakoa?
Haren libertatearen atekoa?
Botu bat duenean zerutikakoa
Hartan obeditzen du humilki jeinkoa
Eta hartzen ordena bizi guzikoa.
Libertate ederra gauza baliosa
Jainkoa zerbitzatuz girixtino gisa
Igandeak begira ahal bezain ontsa
Gero biba pilota, bleka eta musa
Hori da Euskaldunen bizitze urosa.
Libertatea kenduz ote da gai-denik
Euskaldunen bihotza xarma dezakenik?
ez da lorerik eta ez da landarerik:
Gernikako arbola daiteke bakarrik
Arbola saindu harek ez baitu parerik.
Euskaldunen artean ez dugu aditu
Egiazko fedeaz ez denik argitu;
Euskaldunak, orotaz libro nahi baitu,
Satanen bihurretik haurrean libratu
Geroztik mamu harek begietan gaitu.
Nere gudua huntan dut akabatuko,
BIBA LIBERTATEA EUSKALDUNENDAKO!
Jainkoa otoiztetik ez naiz baratuko;
Bakezko bizitzea diot galdatuko.
Eta gero zerua eternitateko...
testu hau irakurtzerakoan pentsatu dut baina zertarako gaztea euskal herriaren egoeraz futitzen da? gure arbasoak borrokatu dira eskoletan euskaraz mintzatzeko deretsoa ukaiteko ta guk orain eskertzeko partez lehertzera uzten gara...NORA DOA GAZTERIA ETA EUSKAL HERRIA MUGI GAITEZEN!!!


Zabaldu
del.icio.us

